Jokalari gazteak
Partiduak
Astean behin zure gazteen taldeak ligako partida jokatuko du, eta, hiru astetik behin, lagunarteko neurketa bat jokatzeko aukera ere izango duzu. Zure aginduak eta taktikak aldez aurretik eman beharko dituzu, talde nagusiarekin egiten duzun modu berberean. Agindurik ematen ez baduzu, edo hamaikakoa bete gabe badago, gaztetxoek bere kabuz beteko dute hamaikakoa. Lehenik eta behin atezain bat erabakiko dute, gero defentsak (5 gehienez), erdilariak eta hegalekoak gero (5 gehienez), eta aurrelariak azkenik (3 gehienez).